Nu se pretează? Nu contează! La noi puteți returna bunurile în 30 de zile
Cu un voucher cadou nu veți da greș. În schimbul voucherului, destinatarul își poate alege orice din oferta noastră.
30 de zile pentru retur bunuri
Raimundo Sarriegik donostiarren artean ospe handia badu ere -mundu guztiak daki danborradari eta festa giroko beste hainbat ekitaldiri (kaldereroak, inudeak, inauteriak...) hark egindako ekarpen musikalaren berri-, aldi berean, jendearentzat guztiz ezezagunak dira donostiar gogoangarri honen bizitza eta nortasuna. Hutsune hori erremediatzeko asmotan, Raimundo Sarriegiren biografiako funtsezko datuak ezagutzera emateko erabakia hartu zuen Jose Luis Ansorenak, datu horietako asko, batez ere, hainbat kazetaritza lanetan sakabanaturik baitzeuden. Sarriegiren musika guztiak ez dira danborradak, hala ere. Bestelako lan ederrak baditu eta liburu honen irakurleak izenez behinik behin ezagutu ahal izango ditu. Sarriegirengana hurbiltzeko bidea emango ahal du liburutxo honek.