Nu se pretează? Nu contează! La noi puteți returna bunurile în 30 de zile
Cu un voucher cadou nu veți da greș. În schimbul voucherului, destinatarul își poate alege orice din oferta noastră.
30 de zile pentru retur bunuri
Alex Txikon himalayista lemoarrak Nanga Parbatera eginiko neguko lehen igoaldia (2016) kontatu digu liburu honetan: aurreko espedizio usteleko zailtasunak, horietatik ikasi eta hurrengo ahalegina zelan prestatu zuten, mendiarekiko borroka gailurrera heltzeko... Horrez gain, taldean sortutako arazoak jaso ditu, Daniele Nardiren irteera, Simone Moro eta Tamara Lungerren sarrera, Ali Sadpararekin hartuemanak, eztabaidak, pozak, irriak, sufrimenduakà Alex Txikonen buruan egongo gara, espedizio horretako partaide izango gara, hotza sartuko zaigu barrubarruan, eta haize izoztuak astinduko du gure gorputzaà baina Naga Parbateko gailurrera igoko gara berarekin.