Nu se pretează? Nu contează! La noi puteți returna bunurile în 30 de zile
Cu un voucher cadou nu veți da greș. În schimbul voucherului, destinatarul își poate alege orice din oferta noastră.
30 de zile pentru retur bunuri
Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorra funtsezko lege bat da gaur egungo informazio-gizartean. Sektore hori arautzeak ikuspuntu askotatik du garrantzia. Parte-hartzaileak eta administrazio eskudunak ere askotarikoak dira. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Legeak sektore horren bilakaera teknologikoarekin loturiko alderdiei eragiten die, batez ere irrati-telebista analogikoak atzera utzi eta digitaletara jauzi egin denez geroztik. Transmisio-aukera urriak izatetik aukera zabala izatera pasatzea bilakaera esanguratsua da, eta oso eragin garrantzitsua izan du alor horretan aplikaturiko ikuskera juridikoetan. Bilakaera teknologiko horrek orobat eragiten die ekonomiari, oinarrizko eskubideei, eta kontsumitzaileen eskubideei, besteak beste.