Nu se pretează? Nu contează! La noi puteți returna bunurile în 30 de zile
Cu un voucher cadou nu veți da greș. În schimbul voucherului, destinatarul își poate alege orice din oferta noastră.
30 de zile pentru retur bunuri
Energia-instalazioetako industria-segurtasunari buruzko arau bat da 2008ko otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTL 01etik 09ra) onartzen dituena. Erregelamenduaren xedea da goi-tentsioko linea elektrikoek bete beharreko baldintza teknikoak eta segurtasun-bermeak ezartzea, helburu hauek lortzeko: goi-tentsioko linea elektrikoen eraginpean egon daitezkeen pertsonak eta ondasunen osotasuna eta funtzionalitatea babestea; energia elektrikoaren hornidurak behar duen erregulartasuna lortzea; material elektrikoaren fabrikazioan dagoen tipifikazio zabala murrizteko behar diren arauak ezartzea; eta, lineen proiektu-fasetik hasita, zentzuz aurreikus daitezkeen etorkizuneko karga-handitzeetara egokitzeko aukera erraztea.