Nu se pretează? Nu contează! La noi puteți returna bunurile în 30 de zile
Cu un voucher cadou nu veți da greș. În schimbul voucherului, destinatarul își poate alege orice din oferta noastră.
30 de zile pentru retur bunuri
Auzi filosofikoak interesgarriak iruditzen bazaizkizu, gogoeta hauetan probetxuzkorik aurkituko duzu. Gaien artean badaude ezagutza, egia eta egia-osteari lotzen zaizkienak, badaude arte, fikzio eta umoreari lotutakoak, badaude natura, kultura eta hezkuntzaren inguruan dabiltzanak, badaude erlijio, politika eta etikari atxikiak, badaude feminismoaren ingurukoak... Bi helburu dauzka lan honek. Lehenik eta behin, auzi filosofikoak gustuko dituen jendeak tresna, kontzeptu edo pentsabide batzuk aurkitu beharko lituzke orrialdeotan. Bigarrenik, testu honek bere osotasunean ikuskera filosofiko bat garraiatu beharko luke, besteak beste, filosofia egiteko edo ulertzeko modu bat adierazi beharko luke. Halaber, lan hau eztabaidarako proposamen landua da.