Nu se pretează? Nu contează! Puteți returna produsele în până la 30 de zile
Cu un voucher cadou nu veți da greș. În schimbul voucherului, destinatarul își poate alege orice din oferta noastră.
Până la 30 de zile pentru returnare
Mende erdian zehar egindako ahaleginari esker, garai batean liburu biltegi txikia zena puntako argitaletxe handi bihurtu da, argitalpengintzan aitzindari izatera bideratuta. Horretarako, ordea, liburuekin zerikusi gutxi edo batere ez daukaten negozioetan sartu beharko du. Askotariko arrazoiak direla medio ?tartean, mendeku gosea, ezaxola, anbizioa, literaturarekiko benetako maitasuna?, norgehiagoka sortu da argitaletxearen sortzaile Gervasio Egurraren ondorengoen artean, familia enpresan nor gailenduko. Gorabehera horien guztien lekuko da Nieves andrea, Gervasioren alargun eta familiaren matriarka, iragana ahantzi gabe.Ohi duen bezala, Toti Martínez de Lezeak trama harrigarri bat eskaintzen digu eleberri honetan; eta erronka bat da, berak ongi baino hobeto ezagutzen duen arlo batean girotua dagoelako, gainera. EGURRA S.A. kontakizun honetan nabarmen ikusten da egileak zer-nolako trebetasuna duen pertsonaiak sortzeko, irakurleari arrasto sakona uzten dioten orotariko generoetako istorioak kontatzeko eta, era berean, beretzat liluragarria den arlo batean hainbat alderdi erakusteko.
Bună ziua! Sunt Libroamiko, consilierul dumneavoastră de cărți.
Cu ce vă pot ajuta?