Nu se pretează? Nu contează! La noi puteți returna bunurile în 30 de zile
Cu un voucher cadou nu veți da greș. În schimbul voucherului, destinatarul își poate alege orice din oferta noastră.
30 de zile pentru retur bunuri
Liburu honi esker, pozik eskaintzen dizugu orain arte gai honetaz egin den azterlanik zehatzena. Horregatik geratuko dira Leitza eta Areso,betirako aitzindari Nafarroan, eta are Euskal Herrian, honetazlehendik esandako kontu zuri asko gorritzen.Leitzan bordarik zaharrena 1614 aldekoa da: Franki, Manuel Lasartebertsolari haundia jaio zenekoa, eta 1726ko etxe erroldan 69 bordariageri dira, nor bere bordan bizi dena familian, eta gezurra badirudiere, lau ardiborda besterik ez.Aresoko kasua, guziz bestelakoa da, 1636an Arantzegietan galerazitakobordaren auziak hauxe baitio 1636 urtean: «aunque an querido obrarbordas en sus propias heredades se les a denegado y an dejado deedificar», eta 1786ko erroldan oraindik, bordari bat bakarra ageri dajendea bizi denekoa: Bordaren borda, hain zuzen, nahiz ordurako 101bordatan jendea bapo bizi Leitzan.Eta holako beste mila datu zehatz, interes haundiko ikerlan honekjasotzen dizkizunak, 1427tik 1925era arte, etxe bakoitza berebordarekin uztartuz, Patziku Perurenaren estilo bizi eta jostarian.