Nu se pretează? Nu contează! La noi puteți returna bunurile în 30 de zile
Cu un voucher cadou nu veți da greș. În schimbul voucherului, destinatarul își poate alege orice din oferta noastră.
30 de zile pentru retur bunuri
Bidegorriak hizkuntzentzat liburuak euskarak prentsa abertzale elebidun garaikidean daukan presentzia du ikergai. Abiaburuko hipotesia da: prentsa abertzale elebiduna aho biko ezpata da euskararentzat, batetik haren gutxieneko presentzia bermatzen badu ere, bestetik garapen kuantitatiboa mugatu eta kualitatiboki bere barne-ahalak taxuz garatzea eragozten diolako. Liburu honen oinarria Aitor Zuberogoitiaren doktorego-tesia da, Txema Ramírez de la Piscinak zuzendua eta "Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean: Egin, Deia, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal du Pays Basque kazeten ikerketa eta euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena" izenburuaz aurkeztua cum laude kalifikazioa lortu zuena.