Nu se pretează? Nu contează! La noi puteți returna bunurile în 30 de zile
Cu un voucher cadou nu veți da greș. În schimbul voucherului, destinatarul își poate alege orice din oferta noastră.
30 de zile pentru retur bunuri
Kontua, izan ere, zera da, iaz ere betean harrapatu zintuela gau ilunak, ustekabean harrapatu ere: egia da zortzi bat hilabete lehenago esklerosia zenuela esan zizutela, baina egia da, halaber, ezin hobeto hartu zenuela berri gaiztoa, ohiko bizimoduari heltzen zeniola, zeure buruarekin lasai, lanean ere gustura, orekak eta bizipoz mehe batek hartua, haize leunaren fereka noiznahi bisitari: egun batean, baina -azpilanean ari ote zitzaizun inkontzientea, bizitzan bizi izandako tentsio guztiak azaleratu nahian, esklerosiaren berri gaiztoa jakin ordukoà?-, lo egiteko zailtasuna nagusitu zitzaizun berriro, hurrengo egunean berdin, eta hurrengoan eta hurrengoanà eta, ohartu zinenerako, zulo azkengabe batean aurkitu zenuen zeure burua, satorren munduan eta infernurik gorrienean, gaixo, inoiz ez bezala gaixo.